Web mapa

 
Laborategia:
Gure Laborategi zerbitzua, ekipamendu gaurkotuenekin horniturik dago, ondoko analitikak burutzeko beste batzuen artean, berehalako emaitzak lortuz: odola, parasitariak, mikrobiologikoak, gernu-aparatua, zitologia,...
Ospitalizazioa:
Animaliek mediku-jarraipen zehatzagoa behar duten kasuetarako egoitza prestatua, eta kirurgia ondorengo sendatze prozesurako gunea.
Irudi bidezko diagnostikoa:
Zentro biek dituzte erradiologia digitalerako eta ekografiarako ekipoak, diagnostikorako kalitate handiena ziurtatuz.
Medikuntza orokorra:
Klinika bakoitzean guztiz ekipatutako kontsulta-gelak ditugu, sistema eta organo desberdinei eragiten dien gaixotasunen diagnostikorako eta tratamendurako, eta baita berauen prebentziorako ere.
Txertaketa:
Zure animaliaren txertaketari buruzko aholkularitza eta infekzio eta parasito-gaixotasunen prebentzioa. Era berean, txertaketa eta parasitoen aurkako programak prestatzen ditugu zure kumearentzat.
Kardiologia:
Elektrokardiografiarako zerbitzu propioa eta ekokardiografia hitzartua, animaliaren bihotz-funtzioaren ebaluaketa, diagnostiko eta kontrolerako.
Identifikazioa:
Derrigorrezkoa den mikrotxipa ezartzen dugu eta REGIAn egin beharreko erregistroa tramitatzen dugu, erantzukizun aseguruarekin eta pasaportearekin batera.
Kirurgia:
Gure operazio-gelak edozein ebakuntza egiteko beharrezko diren baliabide guztiekin horniturik daude, anestesia inhalatorioak eskaintzen duen ziurtasunarekin.
Geriatria Planak:
Zazpi urtez gorakoen animaliengan txekeo estandarizatuak, adinari lotutako patologien detekzio goiztiarrerako.
 
 

689 39 11 19
Larrialdiak