Filosofia

 

Misioa

Albaitaritza arloko zainketa klinikora, aholkularitzara, osagarrien eta elikaduraren salmentara eta animalien ile-apainketara dedikatzen den albaitari klinika bat gara, Durangon eta Zornotzan kokatuta.

Gure talde profesionala, gaztea, dinamikoa eta esperientzia handikoa da. Albaitariz, laguntzailez eta ile-apaintzailez osaturik dago eta animalien arreta eta diagnostikorako ekipamendu tekniko gaurkotuenekin kontatzen dugu.

Ikuspegia

Arratia, Durangalde eta Lea-Artibai eskualdeetako erreferentzi zentroa izan nahi dugu zerbitzuaren, arretaren eta animalienganako dedikazioaren kalitatean oinarrituz.

Balioak

  • Gure bokazioa bezeroarenganako orientazioa da. Argi daukagu bera dela medio eta berarentzako bizi behar dugula, bere beharrak identifikatzen saiatuz eta bere maskoten eskakizunei erantzun erangikorrak emanez.
  • Gure ekintzek zerbitzuaren kalitatea dute helburu, arreta azkarra eta profesionala emanez ordutegi zabal batean.
  • Taldean lana egiten dugu, gure kliniketako teknika eta lan metodoak bateratuz.
  • Etengabeko formakuntza eta profesional birziklapenean murgildurik gaude, gure bezeroari praktika hoberenak eskaintzeko.
  • Berrikuntza teknologikoa zaintzen dugu, merkatuan azaltzen diren teknika berriak aztertuz eta gure lanean lehenbailehen sartzen ahaleginduz.
  • Gure ekintza-medikoak profesional etika irizpide zorrotzenez zuzentzen dira, animalien duintasuna edo albaitarien oinarri deontologikoak gutxiezten dituzten praktikak ekidinez.
  • Animalien zainketa arduratsua bultzatzen dugu, diagnostiko eta ondorengo osatzaile prozesuetan jabeen kompromesua bilatuz.
 
 

689 39 11 19
Larrialdiak