Filosofia
Misioa

Albaitaritza arloko zainketa klinikora, aholkularitzara, osagarrien eta elikaduraren salmentara eta animalien ile-apainketara dedikatzen den albaitari klinika bat gara, Durangon eta Zornotzan kokatuta.
Gure talde profesionala, gaztea, dinamikoa eta esperientzia handikoa da. Albaitariz, laguntzailez eta ile-apaintzailez osaturik dago eta animalien arreta eta diagnostikorako ekipamendu tekniko gaurkotuenekin kontatzen dugu.
Ikuspegia
Arratia, Durangalde eta Lea-Artibai eskualdeetako erreferentzi zentroa izan nahi dugu zerbitzuaren, arretaren eta animalienganako dedikazioaren kalitatean oinarrituz.
Balioak
- Gure bokazioa bezeroarenganako orientazioa da. Argi daukagu bera dela medio eta berarentzako bizi behar dugula, bere beharrak identifikatzen saiatuz eta bere maskoten eskakizunei erantzun erangikorrak emanez.
- Gure ekintzek zerbitzuaren kalitatea dute helburu, arreta azkarra eta profesionala emanez ordutegi zabal batean.
- Taldean lana egiten dugu, gure kliniketako teknika eta lan metodoak bateratuz.
- Etengabeko formakuntza eta profesional birziklapenean murgildurik gaude, gure bezeroari praktika hoberenak eskaintzeko.
- Berrikuntza teknologikoa zaintzen dugu, merkatuan azaltzen diren teknika berriak aztertuz eta gure lanean lehenbailehen sartzen ahaleginduz.
- Gure ekintza-medikoak profesional etika irizpide zorrotzenez zuzentzen dira, animalien duintasuna edo albaitarien oinarri deontologikoak gutxiezten dituzten praktikak ekidinez.
- Animalien zainketa arduratsua bultzatzen dugu, diagnostiko eta ondorengo osatzaile prozesuetan jabeen kompromesua bilatuz.
Eskatu hitzordua
Durango
94 620 17 42
Amorebieta
94 673 16 76
689 39 11 19
Larrialdiak